XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina izen bat eduki behar duzu! esan zuen Tobik kementsu.

Banuen bat, esan zuen txakurrak.

Baina izen hura nahiago dut ahaztea!

Dei nazazu Trufa soilki!

Trufa? errepikatu zuen Tobik.

Belarriko mina ematen du!

Mina? ihardetsi zuen txakurrak gaitzitua.

Zergatik ematen dizu Trufa izenak belarriko mina?

Zera... ez duelako txakur izena ematen!

Hori uste al duzu?

Tobik buruarekin baietz egin zuen.

Nik badut ordea izen bat zuretzat!

Zuk?

Bai!

Ez al duzu esan txokolatea ere jaten duzula?

Noski, zergatik?

Nik TXOKOLOSKI bataiatuko zaitudalako! azaldu zuen Tobik.

Txakurraren aurpegian, berehala, zoriontasun algara bat nagusitu zen.

Txo-ko-los-ki... esan zuen pentsakor, silaba bakoitza markatuaz.

Bai, bai, ondo datorkit!

Ahozkatzeko ere egokia da!